Marrazkilarien topaketak egingo dituzte Txondorra kultur gunean
Marrazkiak egiteko, partekatzeko eta jolasteko II. topaketak antolatu ditu Egiako Txondorra kultur guneak. Asteartero elkartuko dira 17:00etatik 21:00etara. Gaur izango dute lehen saioa, eta guztira, hamar saio egingo dituzte: azaroaren 30an, abenduaren 14ean, urtarrilaren 11ean , 18an eta 25ean eta otsailaren 1ean, 8an, 15ean eta 22an. Doakoa eta irekia da, eta parte hartzera gonbidatu dute jendea.