Hiriko zortzi haur parke berrituko dituzte
Donostiako Udalak hiriko zortzi haur parketako jolasak eta zoladura berrituko ditu, astearteko Tokiko Gobernu Batzordean onartu zuenez. Proiektuaren aurrekontu osoa 270.000 eurokoa da, eta parke bakoitzeko lanak gauzatzeko epea hamabi astekoa. Jolas berriak jartzeaz eta zoladura konpontzeaz gain, udalak parkeetako jolas eta bestelako elementu zaharrak erretiratuko ditu.
Hauek dira berrituko dituzten parkeak eta bakoitzaren aurrekontua: Martuteneko txikien gunea (39.500 euro), Altzako Arriberri parkea (53.750), Oletako parkea (32.000 euro), Egiako Karmengo Andre Mariaren kalekoa (35.750 euro), Bera Berako txikien gunea (23.250 euro), Egiako Aldapa kaleko parkea (12.500 euro), Intxaurrondoko Gaztelu kalekoa (17.750 euro) eta Igarako Aitor Zabaleta parkea (55.500 euro).