Hiru astez zelaitik kanpo izango da Nerea Eizagirre
Espainiako Selekzioarekin entrenatzen zebilen Nerea Eizagirre tolosarra, Amaiur Sarriegirekin batera, 2023ko Munduko Txapelketarako sailkapen faseko bi partida jokatzeko, Feroe Uharteen eta Eskoziaren aurka. Entrenamendu batean lesionatu da Eizagirre, eta gutxienez hiru astez zelaitik kanpo izango da.; ezker izterrean bigarren graduko zuntz-urradura bat izan du Realeko kapitainak.
Hau dela eta, Natalia Arroyok gutxienez hiru partida jokatu beharko ditu Eizagirre gabe: Madrid CFF, Sporting Huelva eta Eibarren aurkakoak, hain zuzen ere. Alavesen aurkakoa izango da hurrengo partida, baina Realak adierazi du errekuperatzeko epea oraindik ez dela guztiz zehatza, eta beharbada hurrengo partidan itzuliko da Eizagirre, Athleticen aurka.
Selekzioekin dauden jokalariak
Nazioarteko partida hauek jokatzeko etenaldi honetan, Eizagirre kenduta, hamar jokalari txuri-urdin daude haien selekzioekin jokatzeko deituta. Amaiur Sarriegi Espainiako Selekzioarekin dago, eta Nuria Rabano 23 urtez azpikoarekin. Bestalde, Elene Lete, Adriana Nanclares, Emma Ramirez, Ana Tejada, Izarne Sarasola eta Mirari Uria20 urtez azpiko Espainiako Selekzioarekin daude, Costa Daurada Trophy Salou txapelketa jokatzeko. Sanni Franssi ere hautatu du Finlandiako hautatzaileak bi partida jokatzeko.
Europatik kanpo, Manuela Vanegas Kolonbiako selekzioarekin ari da jokatzen, eta Gaby Garcia, berriz, Venezuelakoarekin.