Gaur (ere) berandu
Santo Tomas Lizeoko 3. DBH-ko bertsolaritzako ikasleek bertso bat idatzi dute:
Goizean jaiki ta Lizeora
chromebook, arkatz ta karpeta,
Egiatikan Antiguaraino
goizeroko lasterketa.
Kotxean sartu eta nola ez!
Errepidea beteta,
presaka eta urduri goaz
azterketa daukat eta!
Ez pasatzeko kartela ikusi
Kontxara heldu orduko,
zalantzak ditut, pasatzen banaiz,
ez al naizen damutuko…
Baina presaka gabiltzala ta
pasako naiz eta punto!
inor ez dago begira, eta
ez naute harrapatuko.
Kontxa erdian gaude oraintxe
ta oso urduri nago,
Ertzaintza hortxe ikusi baitut,
gero eta gertuago.
Libreta hartu eta isuna
ipiniko digu, klaro!
Eta, gainera, hauxe txarrena:
buelta eman beharra dago!
Semaforoak denak gorrian,
ni oso urduri nago,
txakur bat jo dut eta jabea,
nirekin haserre dago,
gero gurpila zulatu zaigu,
ta nahiz konpondu zeharo!
Ordu erdian ezin da pasa
askozaz gauza gehiago.
Azterketa bat egiteko dut
gaurkoan presa nahikoa,
Kontxako obren ideia hori
da niretzako tontoa.
Gu baino lehen iritsiko da
hanka gabeko astoa!
Orain ere zer? Pio Barojan
sekulako ataskoa!
Bederatziak jotzeko dira,
honek broma izan behar du,
multa jasota azterketara
beharko nuke azaldu.
Pintxazotikan ataskoraino,
nahiz umorerik ez galdu,
ikastolara iritsi gara
ordu ta erdi berandu.
Klasera sartu ta ikusi det
orain genuela Mate,
Irakasleak: «Ez zaitez sartu,
jarriko dizut bi parte».
Eta kanpoan nago bakarrik
besteek bukatu arte…
Kontxako obren kulpaz gaur ere,
zero bat jarri didate.