JamRock Woman reggae jaialdia atzeratuko dute
JamRock Woman reggae jaialdia larunbaterako aurreikusia zegoen, baina antolatzaileek jakitera eman dutenez, atzeratzea erabaki da COVID-19aren aurkako prebentzio arrazoiengatik. Data oraindik zehaztu gabe dago.
Revolutionary Brothers reggae talde donostiarrak eta Donostia Kulturak antolatzen dute jaialdia urtero, eta egitarau zabala prestatu zuten. Hala ere, Eira artistaren Revelation diskoaren eta Revolutionary Brothers taldearen Fumanchú lanaren aurkezpenak mantenduko dituzte.