Plaka fotovoltaikoak instalatuko dituzte bost udal eraikinetan
Donostiako Udalak bihar esleituko du udal eraikin batzuetan plaka fotovoltaikoen bost instalazio jartzea. Morlanseko Udaltzaingoaren eraikinean, Manteo eta Pio Baroja kiroldegietan, Bidebietako frontoian eta Aitor Ikastolan instalatuko dira.
Marisol Garmendia Ekologiako zinegotziak adierazi duenez, “instalazio berri horiekin 40 baino gehiago dira dagoeneko udal zentro publikoetan jarritakoak, eta horrek, Udalaren faktura energetikoan ez ezik, atmosferara egiten diren CO2 isurketen murrizketan ere aurreztea dakar”.
Udalak 270.000 euro inbertituko ditu, eta Aitor Ikastola eta Bidebieta pilotalekuan hiru asteko epean egingo da instalazioa. Bi kiroldegien kasuan, lau hilabeteko epean, eta Udaltzaingoaren bulegoen kasuan bost hilabetekoan.