Unicefek Gabonetako azoka solidarioa egingo du asteburuan Maria Cristina Hotelean
Iazko geldialdiaren ondoren, Unicefek Gabonetako azoka solidarioa berreskuratu du, eta asteburu honetan, hilaren 3tik 5era, egingo du, Maria Cristina Hotelean, 10:00etatik 20:00etara. Horrela, herritarrak azokan parte hartzera deitu ditu Unicefek: asteburuan gauzak erostera joateaz gain, dagoeneko irekita dago egoera onean dauden objektuak dohaintzan emateko epea. Hain zuzen, igandera arte utzi daitezke gauzak hoteleko harrera gunean (10:00-12:00 eta 19:00-21:00), eta denetarik utzi daiteke: jostailuak, arropa, zapatak, etxeko tresnak, eta abar.
Unicefen 75, urteurrenaren bueltan antolatu dute aurtengo azoka, eta ostiralean inauguratuko dute, 19:00etan, Donostiako Orfeoiaren eta Unicefeko Euskadiko presidente Isidro Elezgarairen eskutik. Urteroko legez, azokaren helburua dirua biltzea da, eta biltzen duten guztia Unicefek haurren biziraupenerako egiten dituen jardueretara bideratuko dute.