Urumearen ur goraldia saihesteko presa itxita dago
Ibaiek gainezka egin dute Gipuzkoako hainbat lekutan. Donostiatik pasatzen den Urumea ibaiari dagokionez, Astigarragan eta Hernanin egin du gainezka. Hirian ez da ur goraldirik izan, momentuz. Martutene Astigarragatik gertu dago, eta horrek kezka sortzen du. Euriarengatik abisu laranjak 15:00ak arte iraungo du.
Añarbeko presak itxita jarraitzen duela adierazi du Añarbeko Urakek. “Gaur goizaldean iritsitako uraldiaren gailurrean, Añarbeko arrotik datorren emari guztia atxiki du, Urumearen igoera saihestuz”, adierazi du. Une honetan, presaren betetze maila %87koa da. Helbide honetan jarraitu daiteke presaren egoera.