Bera Berako bost jokalarik parte hartuko dute Munduko Txapelketan
Bihar hasiko da Munduko eskubaloi txapelketa Torreviejan (Espainia), eta Bera Berako bost jokalarik parte hartuko dute. Espainiako selekzioarekin ariko dira Maitane Etxeberria, Elisabet Cesareo eta Laura Hernandez. Bera Berako Malena Cavo jokalariaren Argentina izango dute arerio bihar, 20:30ean. Bestalde, Mariane Fernandesek Brasilekin parte hartuko du txapelketan.
Bestalde, emakumezkoen ohorezko mailako hurrengo jardunaldia urtarrilaren 15ean izango denez, Bera Berak hiru lagunarteko iragarri ditu. Abenduaren 11n Zuazoren aurka ariko dira Zallan (18:30), abenduaren 18an Valladoliden kontra Cigales herrian (19:00), eta urtarrilaren 8an Camargon Gijonen aurka.