Donostiako bi erresidentziatan koronabirus kasu positiboak antzeman dituzte
Donostiako Gurutze Gorrian eta San Jose de La Montaña erresidentzietan guztira lau koronabirus kasu positibo antzeman dituzte: hiru lehenengoan eta bat bigarrenean. Bi erresidentzia hauetan ez da kasu positiborik egon pandemia guztian.
Donostiako lau positibo hauez gain, Irungo Caser Anaka zentroan bi pertsonek eman dute positibo, eta Eibarko San Andres zentroan, berriz, beste batek. Zazpi kutsatuak Eibarko Ospitalean daude, birusaren hedapen handiagoa ekiditeko.
Euskal Autonomia Erkidegoan koronabirus kasu positiboen kopurua gora doa etengabe, eta Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gaur adierazi du Auzitegi Gorenaren ebazpena jaso ostean osasun larrialdia aktibatuko dutela berriro ere.