Jakintza ikastolako jasangarritasun energetikoa hobetuko dute
Donostiako Udalak Antiguako Jakintza ikastolaren eraikineko jasangarritasun energetikoa hobetuko du, errendimendua eta emisioak hobetuz. Hain zuzen, Tokiko Gobernu Batzordeak Climatizaciones Orio S.L. enpresari adjudikatu dio eraikineko beroa ekoizteko eta banatzeko sistemaren erregaia berritu eta aldatzeko proiektua gauzatzeko kontratua.
Gasolio galdara du gaur egun ikastolak, eta gas naturaleko kondentsazio galdara bat jarriko dute horren ordez. 128.638 euroko aurrekontua du proiektuak, eta 60 eguneko epean egin beharko dute.