San Tomas festa, kolokan
Abenduaren 21a geroz eta gertuago dago, eta azken astetan COVID-19ak eragindako intzidentzia metatuak nabarmen egin du gora. Pasa den astean, Eneko Goia alkateak adierazi zuen kezkatuta daudela egoerarekin, baina festak ospatu ahal izateko baldintzak bete daitezkeela. Orain, udaleko iturriek adierazi dute Eusko Jaurlaritzak larrialdi egoera ezartzen badu neguko jaiak kolokan gera daitezkeela. Horietako bat da San Tomas eguna. Gaur goizean hitz egingo du Goiak, eta baliteke horren inguruko xehetasun gehiago ematea.
Udalak urria hasieran adierazi zuen neguko jaiak berreskuratuko zituela hiriak. Aldiz, azaroa hasieran, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak San Tomas eguneko postu kopurua murriztu zuen. Hiru aste falta dira santomasetarako, eta zalantzak ugaritu dira.