Hiesaren aurkako 40 urteko borroka omendu dute
Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur. Egiako Kalkutako Teresa plazan lore eskaintza egin dute eguerdian, Hiesaren biktimen oroigarrian. 40 urte bete ditu gaixotasunaren kontrako borrokak, eta hori nabarmendu dute eguerdiko ekitaldian. Donostiako Udalak eta ACASGI, Harribeltza, Gehitu zein EHGAM elkarteek parte hartu dute.
Arratsaldean, Tabakalerako sarrerako plazatxoan –eguraldiak laguntzen badu–, Musika eta Dantza Eskolako ikasleek dantza garaikideko pieza batzuk joko dituzte, eta elkarteek azken 40 urteotan egindako ibilbidea erakusten duen argazki muntaia bat proiektatuko da. 19:00etan hasiko da ekitaldia.