'Esnatu Naiz' kabareta Dokan izango da ikusgai abenduaren 9an
Harrotasunaren Antzerkia Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek sortutako programa da, eta LGTBI + kolektiboaren eskubideak sustatu nahi ditu antzerkiaren bitartez. Aurten, Elur Etxeraren Esnatu Naiz kabareta babestu dute. Lau emanaldi eskainiko dituzte abenduan, eta lehena, Donostian izango da, Doka Antzokian.
Andoni Mutiloak sortu du Esnatu Naiz kabareta, eta Donostiako Poltsiko Antzerkiko deialdian finalista izan ostean, 2020ko urtarrilean estreinatu zen. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, eta “norberaren nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbita” egiten du. Emanaldia abenduaren 9an izango da, 20:00etan Dokan. Sarrerak emailez eskatu behar dira info@gehitu.org helbidera idatiz.
Gehitu eta Mugen Gainetik elkarteek 2016an sortu zuten Harrotasunaren Antzerkia. Programak LGTBI+ kolektiboaren eskubideak sustatu nahi ditu eta kolektiboari buruzko sentsibilizazioa egiten duten antzezlanak babesten ditu: Ados Teatroaren Zapata Gorridun Mutila, Tanttaka Teatroaren Muxua, Hika Teatroaren Txarriboda…