Garberako saltoki berrietako hizkuntza paisaiak zalaparta sortu du
Joan den astean ireki zuten Garberako saltoki gune berria, hamabi ostalaritza eta aisialdi establezimendurekin: Terracity, Saizar sagardotegia, Ogi Berri, Kentucky Fried Chicken (KFC), Taco Bell, Brasayleña, Starbucks, McDonald’s, Poke House, Foster’s Hollywood, Ginos eta Vip’s. Ordea, hainbat herritar euskaltzalek saltoki berri horietako batzuetan hizkuntza eskubideak bermatzen ez direla salatu dute, errotulazioa gaztelaniaz eta ingelesez dagoelako.
Jarraian, herritar eta eragile batzuek sare sozialetan egindako salaketa batzuk:
Hauxe da elebitasuna Garbera berrituan #Donostia @euskaraz oso lotsaemangarria gehiena. Ez dagp araurik hiri honetan? @EROSKI pic.twitter.com/npiFa7yA1p
— Luistxo Fernandez (@luistxo) December 1, 2021
Lotsagarria! ?@behatokia @Elebide pic.twitter.com/zCFrAb4LxX
— Bagera Elkartea (@BAGERAelkartea) December 2, 2021
Euskaldunok babesgabe gaude Donostian. Badira hiriko hizkuntza arauak, baina Udalak ez ditu betearazten; EAEkoak ez dira betetzekoak ere.
— ZigorEtxeburuaUrbizu (@ZEtxeburua) December 2, 2021
Hori bai, gobernuek baliabide guztiak jarri dituzte Garbera handitu eta sustatzeko. Bitartean, euskararen ardura norbanakoon gain utzi dute https://t.co/1ePWIRX9Do