Donostiako osasun etxeetako pediatria zerbitzuetako euskarazko arreta bermatzeko eskatu du EH Bilduk
Urriak 23ko Amara Berri Egunean auzoko hainbat bizilagunek Amara Berri auzo elkartearengana jo zuten auzoko anbulatorioak pediatria euskaldunik ez zuela adierazteko. Horren inguruko kexa asko jaso zituztela ikusita, arazoa konpontzeko irtenbide bila hasi ziren. Amara Berriko anbulatorioan idatzizko kexa bat aurkeztu zuten, eta gauza bera egin zuten Osakidetzaren webguneko arretarako atalean.
EH Bilduk ohar bidez adierazi duenez, antzeko egoerak gertatzen dira hiriko beste hainbat osasun etxetan. Altzan, bi pediatretako batek ez du aski gaitasunik euskaraz, eta gaztelaniaz artatzen ditu haurrak; Bidebietan pediatra bakarra dago eta ez da euskalduna (erizaina euskalduna da); esan digute Loiolan eta Alde Zaharrean ez dutela euskaraz artatzen…
Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko II. plana (2013-2019) ekarri du gogora alderdiak: “Bigarren plangintzan Lehen Mailako Arretako erakunde guzek familia mediku, pediatra edo emagin euskalduna hautatzeko aukera emango diete erabiltzaileei. Erakunde bakoitzak euren paziente multzoari eskaintza hori jakinarazteko erabil ditzakeen bitartekoez gain, aurrerantzean bai paziente berriak inskribatzean bai medikua aldatzeko eskabideetan herritar guzei galdetuko zaie familia mediku, pediatra edo emagin euskaldunik nahi duten (2.2.b)”. “Era berean, Lehen Mailako Arretako zerbitzu erakunde guzek erabiltzaileei galdetuko diete ea beraien datu pertsonalei lehentasunezko hizkuntza eranstea nahi duten. Lehentasunezko hizkuntzak, nagusiki, ahozko harremanei eta telefono mugikorretan pazienteek jasotzen dituzten mezuei egiten die erreferentzia (2.3.a). Paziente batek lehentasunezko hizkuntza euskara duela adierazi eta gero, zerbitzu erakundeak, beere zerbitzu elebidunen eskaintzak eta profesionalen kupoek hala ahalbidetzen badute, aukera eman beharko dio familia mediku, pediatra, emagin edo bestelako profesional euskalduna hautatzeko. Gainera, ospitaleetako euskarazko espezialitateen eskaintza kontuan hartuta, euskara lehenesten duten pazienteei profesional euskalduna eskainiko zaie bai Lehen Mailako Arretako zentrok espezialitate mediko batera bideratuak izaten direnean bai pazientea bera ospitalera zuzenean joaten denean (2.3.f)”.
Horrez gain, 67/2003 Dekretuko 4. artikuluak jasotzen duenez, Osakidetzako euskararen normalizazio prozesuan Lehen Mailako Arretak lehentasun hurrenkeran lehena izan behar duela nabarmendu dute. “Koadro honetan zehaztuta dagoenaren arabera, Donostiako osasun etxeetako pediatria zerbitzuek lehen mailako lehentasun espezifikoa dute, eta lanpostuen % 80ek euskara eskakizunaren derrigortasun data izan behardute(Donos an%46euskaldunaketa%19ia-euskaldunak-2016-)”.
Hori dela eta, osasun etxeetako pediatria zerbitzuek dagoeneko euskarazko arreta eskaini beharko luketela azaldu du alderdiak. Bizilagunen arabera, ordea, ez da horrela. Horregatik, EH Bilduk mozioa aurkeztu du abenduko osoko bilkuran eztabaidatzeko. Batetik Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Osakidetzari Donostiako osasun etxeetako pediatria zerbitzuetan eskaintzen den euskarazko arretaren egoera aztertzeko eta txosten hori Donostiako Udalari helarazteko eskatu nahi diote. Bestetik, lehenbailehen Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzeko II. planak ezarritakoa betetzen ez duten Donostiako osasun etxeetako Lehen Mailako Arretako egoerak zuzentzeko eskatu nahi diete, bereziki pediatria zerbitzuetan euskarazko arreta eskaintzeari dagokionez.