Julian Arratibel zendu da, Donostia Arraun Lagunakeko arraunlari beteranoa
Julian Arratibel arraunlari beteranoa, ezkerrean. (Argazkia: Donostia Arraun Lagunak) Donostiako Arraun Lagunakek jakinarazi duenez, Julian Arratibel Soto arraunlari beteranoa zendu da. Pertsona estimatua zen klubean. Ondorengo mezua eskaini diote: “Betirako joan zara Julian zurekin bizitutako hamaika oroitzapen utziaz gure artean bai eta hainbeste maite duzun arraun munduan ere”.


