Irekita daude berriz Donostiako parkeak eta kostaldeko guneak
Asteburuan izandako eguraldia dela eta, alerta laranja ezarri zuten larunbatean, olatu handiengatik. Era berean, haize bolada handiengatik alerta horia ezarri zuten. Horrela, Donostiako Udalak hiriko kostaldeko guneak –Haizearen Orrazia, Pasealeku Berria eta Kusaaleko morrua– eta parke nagusiak itxi zituen. Orain, ordea, alerta egoerak bertan behera utzi dituzte, eta aipatu guneak irekita daude berriz.