Azparren anaiak nagusitu dira Gipuzkoa Sarian
Xabier Mikel eta Enekoitz Azparren anaia donostiarrak nagusitu ziren pistako txirrindularitzaren Gipuzkoa Sarian, larunbatean. Elite eta 23 urtetik beherakoen kategorietan gailendu ziren Azparren anaiak.
Gainontzeko kategorietan, honakoak dira liderrak: emakumezkoetan Heidi Gaugin , juniorretan Mathieu Dupe eta kadeteetan Aritz Aranbarri. Juniorretan, Donostialdea Bizikletan taldeko Daniel Fursenko eta Yago Agirre dira bigarren eta hirugarren sailkatuak.