Realak bigarren postuari eusten jarraitzen du
Sailkapeneko goiko postuetan jarraitzeko partida garrantzitsua zuten Realeko neskek asteburuan, Atletiko Madril hiru puntu eskasera baitute atzetik, bigarren postua eskuratu nahian. Ordea, eta Espainiako Federazioaren zigorra izanda ere, bigarren postuan jarraitzen dute Natalia Arroyoren neskek, 1-2 irabazi baitzioten Madril CFF-ri. Manuela Vanegasek sartu zuen lehenengo gol txuri-urdina, 39. minutuan, eta Amaiur Sarriegik sartu zuen bigarrena, 85.ean. Madrildarrek 89.ean egin zuten ohorearen gola, Silvia Rubioren eskutik.
Mutilek, aldiz, ez zuten partida batere on bat jokatu larunbatean Anoetan, eta Real Madrilek aise irabazi zuen: 0-2. Vinicius Juniorrek egin zuen lehenengo gola, 47. minutuan, eta Luka Jovicek bigarrena, 57.ean. Ligako bosgarren sailkatuak dira orain Imanol Alguacilen mutilak.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Logroñoko Campus Promete taldearen etxean: 65-81 irabazi zuten donostiarrek. Horrela, sailkapenean gora egin du Ibaeta Basketek, eta zortzigarren sailkatua da orain.
Izotz hockeyan ere albiste onak izan dira, Txuri Urdineko mutilek 2-9 irabazi baitiote Kosner Huarteri. Horrela, sailkapeneko erdialdean daude orain donostiarrak, laugarren postuan.
PARTIDAK
Futbola
Gizonezkoen lehen maila, 16. jardunaldia
- Reala 0 – Real Madril 2
Emakumezkoen lehen maila, 12. jardunaldia
- Madril CFF 1 – Reala 2
Izotz Hockeya
Gizonezkoen lehen maila, 12. jardunaldia
- Kosner Huarte 2 – Txuri Urdin 9
Saskibaloia
Emakumezkoen lehen maila, 11. jardunaldia
- Campus Promete 65 – Ibaeta Basket 81