Abisu horia eta laranja ezarriko dute, olatuak direla eta
Olatuak Donostian.Joseba Parron San Sebastian Donostiako Babes Zibilak jakinarazi duenez, datozen egunetan hainbat abisu izango dira indarrean. Olatuak direla eta, abisu horia ezarriko dute gaur 18:00etik biharko 15:00ak arte. Aldiz, alerta laranja iragarri dute bihartik 15:00etatik 00:00ak arte. Ostegunean, berriz, abisu horia ezarriko dute egun osorako olatuengatik eta euri iraunkorrarengatik.
Ondorioz, udalak ondorengo neurriak hartuko ditu. Pasealekua Berria ibilgailuentzat itxiko dute gaur 18:00etatik biharko 12:00ak arte. Oinezkoak ibili ahal izango dira, baina tentuz. Aldiz, itxita egongo da oinezkoentzat ere bihar 12:00etatik osteguneko 10:00ak arte. Era berean, Haizearen Orrazia eta Zurriolako kai-muturra guztiz itxiko dituzte. Azkenik, ostegunean Pasealeku Berria ibilgailuentzat itxitako egongo da 10:00etatik aurrera. Oinezkoek ibili ahal izango dute, baina tentuz.


