Altzako XXI. Bertso Aroak azken emanaldia eskainiko du ostiralean

Bizarrain elkarteak, Altzania kultur elkarteak eta Altzako bertsozaleek Donostia Kulturaren eta Lanku kultur zerbitzuen laguntzarekin Altzako XXI. Bertso Aroa ekimena bidean jarri zuten maiatzean. Urte osorako plangintza prestatu dute, eta aste honetan, azken emanaldia eskainiko dute.
Abenduaren 10ean Altzako XXI. Bertso Aroari amaiera emango diote Xabier Amuriza eta Agus Barandiaranek eskainiko duten emanaldiarekin. Tomasene Kultur Etxean izango da 19:30ean, eta ‘Koplariak koplari’ hitzaldi musikatua eskainiko dute. Xabier Amurizak, azken hamarkadetan batutako kopla zaharrak eta orain sortutako kopla berriak aurkeztu eta kantatuko ditu. Korrontzi taldeko kidea den Agus Barandiaranek trikitiarekin lagunduko dio.