
Egiako Astiñene baserria portu izateko sortu zuten XVII. mendean, eta Astiñaene du berezko izena. Duela 300 urte herentzian jaso zuten jabeek, baina kanpoan bizi dira. Hain zuzen ere, denbora da jabeek ez dutela baserriaren mantenua egiten. Orain epai batek jabeak behartu ditu eraikina “lehenbailehen” berritzera, Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plana betetzeko. Zehazki, jabeek hilabeteko epea dute berritze proiektua aurkezteko.