Donostia eta Miarritze elkartuko ditu zuzeneko autobus batek Gabonetan

Donostia Turismoak eta Biarritz Tourismek elkarlanean bi hirietako turismoa sustatzeko indarrak batu dituzte berriz ere. Aurtengo udan abiatu zuten zerbitzua, eta Gabonetan ere mantentzea erabaki dute.
Abenduaren 4tik urtarrilaren 2ra bitartean zuzeneko autobus batek bi hiriak elkartuko ditu ordubetean. Joan-etorria 12 eurokoa izango da. Txartelak Donostia Turismoko eta Miarritzeko turismo bulegoetan, eta www.sansebastianbiarritz.com webgunean erosi ahal izango dira.
Autobusak asteazken, larunbat eta igandetan izango dira. Miarritzetik irteera 10:30ean eta 12:30ean izango dira, eta Donostiatik itzulera 18:30ean eta 20:30ean. Donostiatik irteera, berriz, 9:30ean eta 11:30ean izango da eta Miarritzetik itzulera 17:30ean edo 19:30ean.