Jose Ignazio Munilla Orihuela-Alacanteko elizbarrutiko gotzain izendatu dute

Jose Ignazio Munillak Donostiako elizbarrutiko gotzain izateari utziko dio, eta hemendik aurrera Orihuela-Alacanteko gotzain izango da. Ia 12 urte eman ditu Munillak Donostiako elizbarrutian, Uriarte gotzainaren ordez. Hala ere, Donostiako elizbarrutiaren administratzaile izango da hemendik aurrera. 2022ko otsailaren 12an hasiko da Orihuela-Alacanteko elizbarrutian, eta otsailaren 6an eskerrak emateko eukaristia bat egingo dute.
Donostiako elizbarrutiak eta Munillak prentsaurrekoa egin dute gaur goizean, eta jainkoari eskerrak eman dizkio urte hauengatik. Bestalde, Alacanteko biztanleei ere bidali die mezua: “Zuengatik errezatzen ari naiz jada”, adierazi du.
Munillak Donostian eman dituen 12 urteak ez dira polemika gabekoak izan; 2018. urtean Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna baino lehenago mugimendu feministaren inguruan adierazpen gordinak egin zituen: “Demonioak haien lerroetatik bertatik gola sartu die” adierazi zuen Radio Marian, eta abortua genozidioa dela ere esan zuen.