Iztuetako eta Loiolako zeharbideko lanak udaberrian bukatuko dituzte
Donostiako Udalak bi hirigintza proiekturen inguruko aurreikuspenen berri eman du. Batetik, Egia eta Gros lotuko dituen Iztuetako lur azpiko pasabide berria martxorako irekita egotea aurreikusten du Duñike Agirrezabalagak, Hiri Proiektuen zinegotziak. Aldiz, hilabete bat lehenago bukatuko dituzte Loiolako zeharbideko lanak, Agirrezabalagaren arabera.
Iazko uztailean hasi zituzten bi hirigintza proiektuen lanak. Iztuetako lanak hainbat fasetan egiten ari dira. Pasabidea otsailean hasi ziren eraisten eta apirilean bukatu zuten. Trenbidearen zubi berria, berriz, urrian jarri zuten. Loiolako zeharbidea bulebarrean bihurtzeko obra ere hainbat fasetan egiten ari dira. Eremua zeharo berrantolatu dute. Orain hiru bide ditu; bi Loiolako Erriberako norabidean, eta bakarra, Txomiñeneko norabidean. Mendebaldean bidegorria du, eta zuzeneko bidea du Urdinzuko zubia bitarte. Oinezkoentzako espaloi eta gune zabalagoak daude.