Partida baten faltan, Oihane Otaegik eta Mikel Unanuek ez dute Neguko Olinpiar Jokoetara sailkatzea lortu
Donostiako Mikel Unanue eta Oihane Otaegi curling jokalariek ez dute Neguko Olinpiar Jokoetara sailkatzea lortu, nahiz eta oraindik Herbehereetan jokatzen ari den sailkapen txapelketa bukatzeko partida bat falta zaien. Lehen lau partidak galdu egin zituzten donostiarrek, Hungaria, Danimarka, Alemania eta Errusiaren aurka, eta gaur goizean lortu dute lehen garaipena, Turkia 7-8 garaitu ostean.
Gaur arratsaldeko zazpietan izango dute taldekako faseko azken partida, Australiaren aurka. Taldearen lehen postuan dago Australia, bost partida irabazita, eta aurrera egingo duela ziur dira, bigarren sailkatuaren aurka, Hungariaren aurka, irabazi baitute gaur goizean. Unanue eta Otaegi taldearen azken aurreneko postuan daude, eta turkiarrak dira azkenak, ez baitute oraindik partidarik irabazi.