Sahararen aldeko kontzertua egingo dute ostiralean
Donostia Kulturak Saharako herriaren aldeko elkartasun kontzertu bat antolatu du ostiralerako, hilaren 10erako, Antzoki Zaharrean. Blues eta soul kutsu handiko emanaldia izango da, Travelling Brothers, The FakeBand, Capital Sol, Coricuas Brothers eta Aurora Beltran igoko baitira oholtzara. Ikuskizuna 19:00etan izango da, eta sarrerak 7 euroren truk eskuratu daitezke, Donostia Kulturaren webgunean.
Donostiako Club 44 elkartearen egitasmo bat babesteko antolatu dute kontzertua. Hain zuzen, Cantando a través del muro – Canciones para el Sáhara Occidental elkartasun diskoaren bigarren partea argitaratzeko lan egiten ari da Club 44.