Xabier Mikel Azparrenek irabazi du Gipuzkoa Pista Sariko bosgarren txanda
Gaur goizean egin da Gipuzkoa Pista Sariaren bosgarren jardunalia, eta Xabier Mikel Azparrenek irabazi du berriz ere elite eta 23 urtez azpiko mailetan. Eder Moreno eta Dorian Carreau gertu izan ditu, baina donostiarrak irabazi du azkenean: 75 puntu lortu ditu Azparrenek, eta 70 Carreauk.
Laugarren jardunaldian ere Xabier Mikel Azparren gailendu zen, bere anaia Enekoitzekin batera. Gipuzkoa Pista Saria amaitzeko bi jardunaldi falta dira: hilaren 19an izango da hurrengoa, eta hilaren 27an, berriz, azkena.