Abisu horiak eta laranjak, euria, haizea eta olatuak direla eta
Donostiako Babes Zibilak jakinarazi duenez, datozen egunetan hainbat abisu izango dira indarrean, olatuak, euria eta haizea direla eta. Hain zuzen, euri iraunkorrarengatik, alerta laranja ezarri dute ostiraleko 15:00ak arte; haizearengatik, abisu horia ezarri dute ostiraleko 12:00ak arte eta, olatu handiengatik, abisu laranja ezarri dute ostiraleko 14:00ak arte. Azken kasu horretan, ostiraleko 14:00etatik aurrera, abisu horia egongo da indarrean, egun osoan zehar.
Horrela, Pasealeku Berriak ibilgailuentzat itxita jarraituko du, ostiraleko egun osoan zehar. Era berean, udalak gomendatu du oinezkoak tentuz ibiltzeko handik.