Gaur hartuko dute San Tomas egunaren inguruko erabakia
2019ko San Tomas eguna, Plaza Berrian. (Argazkia: Inaxio Esnaola) Abenduaren 21ean ospatu ohi da San Tomas eguna, eta Donostiako Udalak, azkenean, gaur erabakiko du festa mantendu edo ez. Izan ere, bilera egingo dute gaur Eudelekin eta Bilboko Udalarekin. Hiruen artean hartuko dute erabakia. Bileraren berri Gotzone Sagardui Osasun sailburuak eman du. Horiek horrela, gaua iritsi aurretik jakin ahal izango da San Tomas festa egingo den edo ez.
Azken astetan COVID-19ak eragindako intzidentzia metatuak nabarmen egin du gora, eta joera berari eusten dio. Positiboak ere asko ugaritu dira, eta horrek neguko festekin aurrera egiteko aukera kolokan jarri du. San Tomas eguna da lehendabiziko jaia.


