PSVko zale bat atxilotu dute Donostian
Realak Europa ligako taldekako faseko azken partida jokatuko du iluntzean Anoetan, PSVren aurka, eta Herbehereetako taldeko zaleak Donostian daude dagoeneko. Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bart istiluak izan dira PSVko eta Realeko zaleen artean, Parte Zaharraren inguruan.
Iturri horien arabera, bi taldeetako zaleek elkarri eraso egin zioten 20:30ak aldera, Bulebarrean, eta objektuak jaurti zizkioten elkarri. Realeko hainbat zalek sare sozialetan salatu dutenez, PSVkoak izan ziren istiluak eragin zituztenak, bengalak jaurtiz eta liskarrak sortuz. Bulebarraren inguruko taberna batzuetan ere kalteak eragin zituzten. Horrela, 22:30ak aldera, Ertzaintzak PSVko zale bat atxilotu zuen, ustez istiluak eragiteagatik eta poliziei erasotzeagatik.
— IORITZ (@Ioritzetxebest) December 8, 2021
900 realzale joan ginen Eindhovenera Europaz, futbolaz, hiriaz… gozatzeko asmoz. 4 txoriburu, liskar gosez “fucking PSV” oihuka hasi eta poliziari aurka egiteagatik denok ultrak bagina bezala, eskoltatuta eraman gintuzten zelaira.
— Ander Oiarbide (@oiar2D) December 9, 2021
Orain odolkiak ordainetan, hau ez da futbola… https://t.co/U22y92yGWE
Kontuz PSV ko ultrekin! #RealSociedad https://t.co/V5E7Nftvs9
— Mikel Arreseigor (@MikelArreseigor) December 8, 2021