Gabonetan tokiko merkataritza sustatzeko kanpaina abiatu dute
Oparitzeko, Donostia tokiko merkataritza sustatzeko kanpaina berria abiatu du San Sebastian Shops-ek. Kanpainaren bidez, Donostiako merkataritza nabarmendu nahi da, Eguberri hauetan erosketak egiteko eta aisialdirako gune gisa.
Kanpainak Donostiako Udaleko Ekonomia Sustapeneko eta Merkataritzako zinegotziaren eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailaren babesa du. Horretarako, komunikazio-kanpaina bat egingo da bideoak eta promozio mezuak igorriz, tokiko merkataritzak dituen balioak eta ezaugarriak zabaltzeko.
Ekialde zonaldeko erosketa bonuak
San Sebastian Shops-ek Donostiako Udaleko Ekonomia Sustatzeko Zinegotziarekin elkarlanean, erosketa bonuen kanpaina bat ere jarri du abian.
Kontsumitzaileek bonuak hiriko ekialdeko saltokietan kontsumitu ahal izango dituzte; Altza, Intxaurrondo, Larratxo, Mirakruz-Bidebieta, Herrera, Egia, Loiola, Txomin eta Martutene auzoetan. 3000 bonu banatuko dira ekialdeko 75 merkataritza establezimenduen artean, guztira, 40 bonu saltoki bakoitzeko. Bonu bakoitzak 15 euroko salmenta balioa du eta horietatik, kontsumitzaileak 10 € ordainduko ditu, eta Donostia Sustapenak falta diren 5euroak jarriko ditu San Sebastian Shops-en. Hala, auzoetako merkataritza dinamizatu eta sustatu nahi da.