Jolastokietako eta El Pilar eremuko etxebizitza tasatuen behin betiko zerrendak argitaratu dituzte
Donostiako Etxegintzak Altzako Jolastokieta –36 etxebizitza– eta Intxaurrondoko El Pilar –14 etxebizitza– eremuetako 50 etxebizitza tasatuen behin betiko zerrenda egin du. Donostiako Udalaren webgunean edo Etxegintzaren San Martzial kaleko 2. zenbakiko bulegoetan (aurretik ordua hartuta) kontsultatu daiteke onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda.
Zozketan parte hartzeko 1.540 pertsonak eman zuten izena. Jolastokietan 212.000 eta 311.000 euro tartean egongo da etxebizitzen prezioa. El Pilar-en, berriz, 263.000 eta 390.000 euro artean (BEZ barne). Kupo guztietarako adjudikazioa –kupo orokorra eta mugikortasun urriko kupoa–, baremazio sistema komun baten bidez egin dute, eta bertan parte hartzaile guztiak sartuta.