Limpiezas Joxean enpresako langileek soldatak osorik ordaintzea eskatu dute
Limpiezas Joxean enpresako langileek protesta egin zuten atzo enpresaren egoitzan, Egia auzoan, azken bi hilabeteetan soldata osoak ordaindu ez dituela salatzeko. Limpiezas Joxean, ordaindu zor diguzuna leloa erabili zuten pankartan. ELAk ohar bidez adierazi duenez, enpresak guztira, 180 langile ditu eta arazo ekonomikoak dituela alegatu du. Hala ere, soldatak ez ordaintzea justifikatzeko dokumenturik aurkeztu ez duela azaldu dute langileek, eta azaroa konpontzen ez bada mobilizazioekin jarraituko dutela adierazi dute.