Neguan La Sirena aterpetxea gauero irekitzeko eskatu du Hiritarron Harrera Sareak
Hiritarron Harrera Sareak Ondarretako La Sirena aterpetxea neguan gauero irekitzeko eskatu du. Ohar bidez azaldu duenez, gaur, abenduak 10, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna da. Horren harira, Eusko Jaurlaritzak etxebizitza bat eskuratzeko eskubide subjektiboaren inguruko 3/2015 legea onartu zuela gogorarazi du: “Etxebizitza duin eta egokirik ez izan arren, etxebizitza bat lortzeko behar diren baliabide ekonomikoak ez dituztenen aldeko eskubidea”.
Hala, gure hirian hamarnaka pertsona kalean daudela nabarmendu dute, eta “erakundeek eta gizarteak ez ikusiarena egiten dutela” salatu dute. Negua izanik egoera “oso larria” dela azaldu du Harrera Sareak. Donostian muturreko hotz aurreikuspen egunetan etxegabeei larrialdi arreta egiteko neguko dispositiboa jarri zen martxan azaroan La Sirena aterpetxean. Eraikinak 44 plaza ditu.
Hiritarron Harrera Sareak La Sirena aterpetxea negu osoan zehar gauera irekitzeko eskatu du: “Kalean bizi direnei aterpea emateko baliabideak ditugu, eta udal aurrekontuek kostua bere gain hartu dezakete”.