Okendotegin uholdea sortu da bart gauean
Okendotegi bideko zati bat, urez beteta. (Argazkia: Donostiako Udala) Donostiako Udalak jakinarazi duenez, bart gauean egindako euriagatik hainbat arazo sortu dira. Bereziki, ur baltsak izan dira. Egoera kezkagarriena Okendotegi inguruan gertatu da. Beste batzuen gertatu den moduan, uholdea sortu da han. Bestalde, Amara Berriko Gasca kiroldegian zuhaitz handi bat erori da, teilatuaren zati bat joz. Suhiltzaileen zain daude egoera konpontzeko.


