Donostia izango da 2022an Europako Gabonetako hiriburua
2016ko Europako kultur hiriburu izan ondoren, Donostia 2022ko Europako Gabonetako hiriburua izango da. Sari honen nazioarteko epaimahaia Madrilen bildu zen era telematikoan, eta aho batez onartu zuen Donostia izendatzea Gabonetako hiriburu Genovarekin (Italia) batera. “Aurkezturiko proiektuak teknikoki maila handikoak dira. Bien konpromisoak eta proposamenek bat egiten dute Europako Gabonetako sariaren balioekin”, adierazi du epaimahaiak.
Europako Parlamentuak sustaturiko saria da, eta 2017an sortu zuten. Ordutik, Lieja (Belgica), Torrejon de Ardoz (Espainia), Medina de Rioseco (Espainia), Valkenburg (Herbeheereak) eta Majadahonda (Espainia) izan dira sarituak.