Udal gobernuak aurrekontu zirriborroari aurkezturiko zuzenketa guztiak baztertu ditu
EAJk eta PSE-EEk hilaren 20ko osoko bilkuran onartuko dute 2022ko udal aurrekontuaren zirriborroa. Udal gobernua osatzen duten bi alderdiek aurrera egingo dute beraien aurrekontu proposamenarekin. EH Bilduk, Elkarrekin Donostiak eta PPk aurkezturiko zuzenketa guztiak baztertu zituzten pasa den ostiraleko Ogasun batzordean. Udalbatzarra egin bitarte, udal gobernua prest agertu da oposizioko udal taldeekin negoziatzeko. Ikusteko dago, beraz, zuzenketaren bat aintzat hartzen duten.
Urriaren 25ean aurkeztu zuen udal gobernuak 2022ko aurrekontu proiektuaren zirriborroa. Udalak 424.842.665 euroko aurrekontu kontsolidatua izango du, 2021ean baino %6,21 gehiago.