57 lanpostu betetzeko Lan Eskaintza Publikoa onartu du udalak
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak 2021 urteko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu du. 57 plaza horietatik 16 barne-sustapenekoak dira: 4 teknikari laguntzaile, 3 suhiltzaile ofizialorde, suhiltzaile ofizial 1, 4 Udaltzaingoko ofizialorde eta 4 Udaltzaingoko 1. mailako agente plaza. Txanda librekoak, berriz, 41 izango dira, eta aurkezteko baldintzak betetzen dituen edozein pertsona aurkeztu daiteke horietara. 34 administrari plaza, suhiltzaile ofizial 1, 5 arkitekto tekniko, eta desgaitasun intelektuala duten langileentzat gordetako langile plaza 1 izango dira.
Hala, administrarien deialdia 97 plazara handituko da orain. Izan ere, 34 administrari plaza horiek handitu egingo dute orain martxan den deialdia. 63 plaza izan beharrean 97 plaza izango dira. Deialdia egin zen unean aurreikusita zegoen plaza kopurua handitzea. Gainera, 97 plaza horietako 7 desgaitasunen bat dutenentzako gordeta daude.Plazak eskuratzeko baldintzak prozedura bakoitzari dagozkion oinarrietan zehaztuko dira, besteak beste, euskararen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari (lanpostu bakoitzaren arabera) egingo diete erreferentzia.
Izen-emateak udalaren webguneko enplegu atarian eta udaletxean bertan egin daitezke. Gainera, abian jartzen diren hautaketa prozesuen abisuak jasotzeko aukera dago, zerbitzu horretan alta emanez webgunean.