Jolastokietan igogailu bat jarriko du udalak
Tokiko Gobernu Batzordeak Jolastokietan igogailua jartzeko lanen espedientea onartu du. Zortzi hilabeteko epean egingo dira lanak, eta 485.063 euroko aurrekontua dute.
Hainbat dira egin beharreko lanak. Batetik, igogailu panoramikoa jartzeko egitura egingo dute. Igogailuaren beheko aldetik, berriz, Txirrita Bertsolariaren pasealekuko espaloiraino oinez joateko ibilbidea egiteko urbanizazioa egitea (kale horretan den garajerako sarbidea errespetatu baina oinezkoentzako izaera emanez kaleari, oinezkoek lehentasuna izateko). Azkenik, obrak eragindako espazioak berrurbanizatuko dituzte.
Proiektuaren helburua da Jolastokieta inguruan bizi diren pertsonen irisgarritasuna hobetzea, Herrera aldeko etxebizitzen eta Altza auzoko goiko aldearen arteko zuzeneko komunikazioa hobetuz.