125 tona enbor eta zabor utzi ditu azken asteotako denboraleak Donostian
Abenduko lehenengo bi asteetan euri, haize eta olatu denborale indartsua izan da Donostian, eta hiriko h0ndartzak enborrez eta zaborrez bete ditu horrek. Denboralea amaitu eta eguzkia atera zenetik, Donostiako Udaleko garbiketa zerbitzuetako langileak buru-belarri dabiltza hondakin horiek erretiratzen, eta udalak azaldu duenez, guztira 125 enbor eta zabor tona baino gehiago jaso dituzte Donostiako hondartzetan. Garbiketa lanekin bukatzen ari dira dagoeneko.
? Garbiketa zerbitzukoek azken egunetako denboraleak hondartzetara ekarritako enborren, adarren eta zaborren azken aleak jasotzen, 125 tona baino gehiago bildu dituzte#donostia #sansebastian pic.twitter.com/zUocRisE4U
— Donostiako Udala (@DonostiakoUdala) December 15, 2021