Bihartik aurrera COVID ziurtagiria eskatuko dute Donostiako udal kirol instalazioetan
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak atzo onartu zuen COVID ziurtagiria espazio itxi gehiagotan eskatzea, hala nola, kirol instalazioetan. Hori dela eta, Donostia Kirolak adierazi du bihartik aurrera ziurtagiria erakutsi beharko dela udal kirol instalazioetan sartzeko.
Donostia Kirolak adierazi du gaur hasi direla sistema probatzen, eta bihartik aurrera erabilgarri egongo dela gehitu dute. Behin COVID ziurtagiria aurkeztuta eta haren baliozkotasuna egiaztatuta, Kirol Txartelarekin lotuko da, eta aurrerantzean ez da gehiagotan erakutsi beharko.