Gabonetako kontzertu berezia egingo du Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak
Igandean, hilaren 19an, Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak kontzertu berezia eskainiko du Santa Maria Basilikan, 12:30ean. Gabon doinuz osaturiko kontzertu programa emango dute. Besteak beste, ondorengo piezak joko dituzte: Olentzero, Ai hau gauaren, Alaken eta Hator, Hator.