Astebetez zerbitzuz kanpo egongo da Aquarium kanpoaldeko igogailua
Aquarium kanpoaldeko igogailua gutxienez astebetez zerbitzuz kanpo egongo dela adierazi du Donostiako Udalak. Antza denez, joan den asteko euriteek urez bete zuten igogailuaren zuloa, eta burdinezko goiko eta beheko ateak usteldu egin dira. Hau dela eta, ate berriak eskatu ditu jada udalak, baina bi hilabete inguru barru iritsiko direnez, behin-behineko ate batzuk jarriko dituzte. Hala ere, gutxienez astebete iraungo dute behin-behineko ateen instalakuntza lanek, eta, beraz, ezin izango da igogailua erabili.