Inkesta: zein da zure Gabonetako planik gogokoena?
Gaurkoan Amara Berriko AEKren euskaltegiko ikasleekin bildu gara, urteko garai berezi honetan haien plan edo egun gogokoena zein den jakiteko.

«Oporretan, deskantsatzeko eta entrenatzeko aprobetxatzen dut denbora»
Lucia Canal, Loiola
Urtezahar gaua prestatzea eta familiarekin elkartzea da nire plan gogokoena, baita lagunekin elkartzea ere. Gainera, duela bi urte ez dugula festarik izan gau horretan, eta gogoak ditut gau hori lagunekin pasatzeko. Bestalde, oporretan deskantsatzeko eta entrenatzeko aprobetxatzen dut denbora, urtean zehar klaseekin denbora gutxiago dut eta.
«Abenduaren 24ko gaua da gogokoen dudan unea, lehengusuak eta lehengusinak kanpotik etortzen baitira»
Urtzi Alestuey, Intxaurrondo
Urteko garai honetan, abenduaren 24ko gaua da gogokoen dudan unea. Izan ere, nire lehengusuak eta lehengusinak kanpotik etortzen dira, eta oso gustura egoten naiz haiekin eta familiako gainontzekoekin afaltzen eta haur txikiekin jolasten.
«Lagunekin elkartzea da gehien gustatzen zaidana. Kanpokoa naiz, eta ez dut lagunak ikusteko horrenbesteko aukerarik»
Noelia Gonzalez, Amara Berri
Gabonetan gehien gustatzen zaidana lagunekin elkartzea da. Kanpokoa naiz, eta ez dut lagunak ikusteko horrenbesteko aukerarik. Hau dela eta, gabonak aprobetxatzen ditut plan asko egiteko. Gainera, aitona-amonek umeekin laguntzen didate lagunekin egon ahal izateko.
«Abenduaren 24ko arratsaldean lagunekin poteatzen dut, eta gero familiako asko elkartzen gara afaltzeko»
Josu Etxarri, Loiola
Niretzat ere abenduaren 24ko gaua da gogokoen dudan unea. Arratsaldean lagunekin poteatzen dut, eta gero familiako asko elkartzen gara afaltzeko. Bestalde, Errege eguna ere oso garrantzitsua da nire familian, aitona-amonekin eta familiako ume txikiekin elkartzen baikara, eta opariak irekitzen ditugu.
«San Tomas eguna lagunekin ospatzen dut egun osoan zehar, eta gainera, asko irauten du»
Lorea Udakiola, Intxaurrondo
San Tomas eguna da niretzat gabonetako egun garrantzitsuena. Nire lagunekin ospatzen dut egun osoan zehar, eta gainera, asko irauten du egunak. Bestalde, abenduaren 24ko gaua ere oso berezia da niretzat, familiako asko kanpoan bizi baitira, eta denak elkartzen gara: lehengusuak eta lehengusinak, osaba-izebak, aitona-amonak…