Olentzero eta Mari Domingiren desfilea egitea erabaki du udalak
Azken asteetan eztabaidatzen aritu ostean, Olentzero eta Mari Domingiren desfilea egitea erabaki du udalak. Abenduaren 24an izango da, eta zehaztu dutenez “segurtasun protokolo zorrotz bat aplikatuz antolatuko da”, osasun egoera kontuan hartuta.
Udalak datorren astean zehaztuko ditu neurri horiek, baita ordutegi eta ibilbidea ere. Aurretik, Olentzerok eta Mari Domingik oraindik bidali ez dituzten eta pertsonalki entregatu nahi dituzten haurren gutunak jasoko dituzte. Horretarako, gune bat jarriko da Udaletxeko Alderdi Ederreko terrazan. Hiriko auzo guztietan dute presentzia izango dutela ziurtatu du udalak, hiriko erdigunera joaterik ez dutenak agurtzeko.