Realak Leganesen kontra jokatuko du kopan
Kopako hirugarren kanporaketaren zozketa egin dute gaur goizean, eta Realak Leganesen aurka jokatuko du. Partida urtarrilaren 5ean edo 6an jokatuko da Butarque futbol zelaian. Kanporaketa neurketa bakarrera izango da, eta kopan aurrera egiteko txuri-urdinek derrigorrez irabazi beharko dute.
Leganes bigarren mailako taldea da, eta Realarekin lotura berezia du. Izan ere, Jon Bautista aurrelaria txuri-urdinek utzita ari da Leganesen denboraldi honetan. Bestalde, Ruben Pardo eta Asier Riesgo Realeko jokalari ohiak Madrilgo taldean daude.
Txuri-urdinek San Mateo eta Zamora gainditu dituzte kopan aurrera egiteko. Leganesek, berriz, Cultural Leonesari irabazi zion, eta Bautistak bi gol egin zituen.