Urbieta 58 geltokian aldaketak izango dira igandean
Autobusak Bulebarrean. (Argazkia: Dbus) Abenduaren 18an, igandea, Urbieta 58 autobus geltokia bertan behera geratuko da lanak direla eta. Hala, 21 eta 28 lineak Mendeurren Plaza geltokira lekualdatuko dira 8:00etatik 17:00etara gutxi gorabehera.


