730 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte Donostian, ostegunetik igandera
Donostian guztira 730 pertsonek eman dute postibo ostegunetik igandera koronabirusa atzemateko probetan; ostegunetik igandera jaitsiera progresibo bat egon da, nahiz eta zifrek altua izaten jarraitzen dute. Ostegunean 275 kasu positibo atzeman zituzten, 191 ostiralean, 142 larunbatean eta igandean, berriz, 122. Hau dela eta, intzidentzia metatuak gora egin du berriz ere, eta 1.160,69tik 1.273,64ra igaro da.
Eusko Jaurlaritzak neurri murriztaile berriak ezarri ditu, hala nola, COVID ziurtagiria batez ere. Ostalaritza osora zabaldu dute ziurtagiria, baita kiroldegietara, kirol ekitaldietara eta beste hainbat esparrutara.
Intzidentzia osasun eremuka
Jarraian, hiriko osasun eremu bakoitzean ostegunetik igandera atzemandako positibo kopurua eta intzidentzia metatua.
· Ondarreta: 147 (1481,48)
· Egia: 63 (1278,24)
· Loiola: 23 (1253,75)
· Aiete: 35 (1243,38)
· Amara Berri: 128 (1212,20)
· Amara-Erdialdea: 66 (1189,86)
· Parte Zaharra: 42 (1119,94)
· Altza-Roteta: 75 (1117,63)
· Intxaurrondo: 40 (1095,34)
· Bidebieta: 23 (1082,28)
· Gros: 83 (945,56)
Neurri eta gomendio orokorrak
Oro har, pertsonen artean 1,5 metroko distantzia gordetzeko ahalegina egin beharko da leku publikoetan, eta distantzia hori gordetzeko are ahalegin handiagoa egin beharko da barruti itxietan. Modu berean, eskuak soluzio hidroalkoholikoarekin edo ur eta xaboiarekin sarriago garbitzeko ahalegina egin beharko da. Erabilera publikoko establezimenduek eta lekuek etengabeko aireztapena bermatu beharko dute. Era berean, larrialdi egoera ezarri dute eta aisialdirako jarduerak eta dantzarako aukera eskaintzen duten lekuetan Covid ziurtagiria eskatzen ari dira. Horrez gain, Eusko Jaurlaritza espazio itxietan, gimnasioetan, ospitaleetan eta ostalaritzan ere exijitzea aztertzen ari da.
COVID ziurtagiria
Covid ziurtagiria eskatuko dute 50eko edukieratik gorako taberna eta jatetxeek eta gaueko aisialdiko guneek. Donostiako Udalak iragarri du besteak beste, kiroldegietan sartzeko beharrezkoa izango dela ziurtagiria.
Maskaren erabilera
Maskara erabiltzeak nahitaezkoa izaten jarraitzen du erabilera publikokoa den edo publikoarentzat zabalik dagoen edozein espazio itxitan. Aire zabaleko espazioetan maskara nahitaez erabili beharko da, baldin eta pertsonen artean gutxienez 1,5 metroko distantzia etengabe gordetzeko aukerarik ez badago, bizikide diren taldeetan izan ezik.
Edukiera
5.000 pertsona baino gehiagorentzako edukiera duten barruti itxietan, gehieneko edukiera %80koa izango da, eta ezingo da elikagairik edo edaririk kontsumitu ekitaldietan, ez barrualdeetan ez kanpoaldeetan.
Ordutegiak
Merkataritza, gizarte eta kultur jardueretarako ixteko eta irekitzeko ordutegia horren inguruan aplikagarria den ordutegien ohiko arauketara egokituko da.
Ekitaldiak
Ekitaldiak antolatzean, Osasun Publikoaren Zuzendaritzak ezartzen dituen jarraibideak bete beharko dira. (Hemen argitaratuko dira, datozen egunotan: www.euskadi.eus/koronabirusa).
Ekitaldiak egin bitartean, barneko eta kanpoko barrutietan ura baino ezingo da kontsumitu; beste elikagairik eta edaririk ezingo da hartu. Elikagaiak eta edariak ostalaritzako eta jatetxeetako espazioetan baino ezingo dira saldu eta kontsumitu. (Adibideak: futboleko edo beste kirol batzuetako partidak, kontzertuak…).